Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
| Bertsoa entzun | 
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
O. Iguaran
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
Puntua:
Lanean joaten zaigu
eguna askotan
ta ordutegiekin
gabiltza borrokan
asko sarri itota
rutinaren sokan
lanik ez det nik baina
sarri nabil hortan.
Puntua:
Soldatak behera eta
lanorduak gora
langabe segitzea
hobe izango da
horrela badijoa
luzerako moda
langabe egotea
hartzen da gustora.
Puntua:
Zu gustura al zaude
duzun lanarekin?
Behin esan dizut eta
zuk entzuten jakin
gaur eskeintzeko zerbait
ez bada behinepin
langabe nentorren ta
joango naiz berdin.
