Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
| Bertsoa entzun | 
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
A. Martin
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
Puntua:
Egia esatea
beti ez da ona
egitan esaten dut
berez dena broma
konfidantzaren eta
gogoan sintoma
egiak esatera
etorri naiz hona.
Puntua:
Zuk ikasi al duzu
gezurrak esaten?
Dozena ta erdi soilik
esan ditut aurten
haien zama zaila da
gero eramaten
beraz ahalegintzen naiz
leiala izaten.
Puntua:
Minik ez emateko
esaten denean
arantza bat gelditzen
zaigu barrenean
gezurra esan baina
zeren izenean?
Argitara ateratzen
baita azkenean.
