Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Représentación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa.

Description

Air
Oso polita zara izatez
Nom de la strophe
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Nom de la strophe:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hor doa Aitor ze detallista
beti du urrun pereza
lore sorta bat dauka eskutan
larrosatan hogei pieza
ta gero poltsan kaja txiki bat
asmatzen ez da nekeza
“Neskarengana noa” esan dit
eta nik badet zer pentsa
ezkontza eskatu behar badio
presta dezala defentsa
ze ikusteko dago oraindik
nork hartuko dun sorpresa. (bis)

Nahiz elkarrekin daramatzaten
zortzi bat urte ta piku
bere neska honek daukan jarrera
ez det ondo entenditu
azken parrandan ikusi nuen
galtzetan ezin kabitu
beste mutil bat zeukan gainean
eta ez zen motz gelditu
Aitorrengana joan nahi nuke
eta egiaz erditu
hau dena esan nahi nion baino
gero ez naiz atrebitu. (bis)

Bakoitzak bere aukerak dauzka
eta onartu beharko
bikote baten besoetara
ez badu nahi egin salto
argi aitortu eta orduan
ibili daiteke bapo
ni hau jakinda lagun bezala
ez naiz portatu galako
susto galanta hartu behar du
ta atzetik zenbat malko
nere sorbalda prest izango det
bueltan datorrenerako. (bis)