Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Représentación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Agirre Goia, Unai
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa.

Description

Air
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Nom de la strophe
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Nom de la strophe:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abenduaren hogeita bosta
hogeita laua lehenago
afari latza egin genduen
bai edan eta bai trago
resaka pixkat daukat gainean
lasai ez nago zeharo
terraza hontan begira jarri
eta harrituta nago
gure herri hau akabo (bis)
gure semeek eskatzen dute
beti opari gehiago
ta aurreko hau bakarrarekin
oso zoriontsu dago. (bis)

Gure etxian izaten degu
makina bat ika-mika
traste erdiak pozik botako
nizkioteke harrika
baina gehiago behar izaten da
behin horretara jarrita
ume koxkor hau kanpotarra da
nik igerri diot ti-ta
hau da zoriontasun pinta (bis)
atzo gauean izango zuen
opariaren irrika
eta seguru jaso duela
norbaitek erabilita. (bis)

Ai Olentzerok edukitzen du
mundu guztientzat gaia
aberats eta txiroeneri
zerbait ematen da saia
baina etxera begiratuta
ez nago oso lasaia
bukatu baita garai bateko
gastu errex ta alaia
krisi zahar honen ezbaia (bis)
nahiz askok izan beti horrela
luze joateko nahia
iritsiko da gutxiagokin
bizi beharreko garaia