Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Représentación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa.

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Nom de la strophe:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gabon garaia iritsi dela
kontuan hartu beharko
alabatxo bat badut etxean
beste batzuen gisako
politena ta jatorrena da
nolatan ez neretzako
ta gaur kalera joandakoan
kasi egin dit eskapo
denda batera sartu nahi zuen
orduerdi baterako
ta kalearen beste aldetik
ikustea dut aintzako
irribarretsu doa kalean
bere korrika ta salto
oparitxo bat erosi baitu
bere aitatxorentzako.

Aitatxorentzat esan dut baina
amarentzat da bestela
aitazuloa ere ez dugula
da errealitate krudela
baina malkotan ipini nau ja
bi masailak mela-mela
zoriontasun bat nabaritu
diodalako itzela
eta badakit esku artean
ilusioa duela
amak eta nik irekitzeko
daukagun hori bezela
ez dugulako neska goxoa
sentibera ta epela
badaki eta hola Olentzero
ondo portatuko dela.

Berari ez zaio gustatzen baino
bai Maite dauka izena
ta badakigu guk behintzat ondo
ipinitakoa dena
bere aitaren zurruntasuna
ta bere amaren sena
horrexegatik atera zaio
hain detaile nabarmena
joan ta sorpresa izorratzea
pentsatua det aurrena
baina ondoren pare bat aldiz
kontrastatu det eszena
nahiz ta opari bat badaraman
bi eskuetan barrena
ezpainetako irri hori da
gure opari onena.