Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Représentación
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa.

Description

Air
Norbere mundu intimo
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otsailaren hamalaua
maitasunik ez biharko
dena da gaur, dena orain
dena bikote gutako
kalean lasai nindoan
bihotzak egin dit salto
eta beste espaloira
korrika egin dut eskapo
eta kolpean barrutik
nire oin azpiko asfalto
grisera erori dira
amorruzko zazpi malko
kaxa gorri txiki bat da
lazo urdinez galako
galdetu gabe badakit
hori ez dela niretzako. (bis)

Ea nork ken diezadaken
bizkar erditik labana
pentsatu dut “Ai! Ikusi
ote nau berak? Ai ama!”
Joan da ta geratu zait
jaso gabearen zama
lantokirantz noa baina
hau liseritzen dut lana
garai batean guztia
izan genun erdi bana
ta orain nirea ez den
oparitxo bat darama
oparirik ez dut behar
berez hori ez da traba
irriparrea izan da
min gehien egin didana. (bis)

Popatik hartzera dena
Kupido ta San Valentin
rimela ez korritzeko
egin dut aski ahalegin
jarraitu beharra daukat
lehen bezala ez, ezberdin
baino bizitzan badago
hainbeste gauza atsegin
joaten utzi behar diot
zoriontsu izan dedin
batzutan galdu egiten da
ta onartu behar da enfin
behingoagatik behingoan
ahaztu behar naiz berekin
nere buruai ezin diot
opari hoberik egin. (bis)