Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Manex Mujika

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-09-21 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Labaka, Maddi
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Mujika, Manex
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Afari goxo bat egitera joan zarete luxuzko jatetxe batera. Zuk, Manex, sukaldariaren esku utziko zenuke menua. Ainhoa ez dago ados; berak aukeratu nahi du jatekoa.

Description

Air
Ama Birjina Erkudengoa I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Manex Mujika

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Mujika:
Urte t’erdian dirua aurreztuz
bikotean jardun gara
eta Arzaken bukatu degu
a zer nolako pasara
janaria zuk hautatu nahia
agertu didazu, hara!
Gaur’e eskatu behar al dezu
gaueroko entsalada?

A. Agirreazaldegi:
Nola ospatu beharra dagon
hemen berrogei urteena
nahiz badakigun izango dela
inoizko tiket luzeena
entsalada ez, baina aitonan
esku ez utzi zuk dena
zeren bestela jarriko digu
atzo saldu ez zutena.

M. Mujika:
Atzo saltzea lortu ez zutena
ona egongo da hala’re
berak jartzea nahi duen hori
ez da ba izango grabe?
Hor hasi zera karta irakurriz
batere zentzurik gabe
jatetxe honek hiru izar ditu
ta zu ilargian zaude.

A. Agirreazaldegi:
Nahiz badakidan izen luzeko
karta oso bat daukatela
nere antiaju dotoreekin
alperrik nago bestela
erdi frantsesez, erdi inglesez
nahiz ez azertatu bela
baina itxurak egin nahi ditut
asko entenditzen detela.

M. Mujika:
Hiru lerroko plater horiek
ez dizute lagunduko
plater haundian janari gutxi
behar degu probatuko
listo papera egin nahi dezu
ondo geratu ta punto!
Hoiek Elhuyar hiztegiakin
ere ez dituzu ulertuko.

A. Agirreazaldegi:
Arzak nausia ta kartatxo hau
hemen dauzkat parez pare
nere buruai kaso egingo
diot gaur dudarik gabe
eta zu ere bi horietan
oraindikan garaiz zaude
zeren maitea aukeratuko
dut ederki zurea’re.