Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno, Gorka Maiz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-09-22 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Lizarralde Jimeno, Ander
Maiz, Gorka
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ostalaritzako ikuskariak zarete. Eskupeko tentagarria eskaini dizuete ez ikusiarena egitearren. Zuk, Ander, onartu egin nahi duzu; Gorkak ez.

Description

Air
Ama Birjina Erkudengoa I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ander Lizarralde Jimeno, Gorka Maiz

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lizarralde:
Ikusi dudan horrekin, Gorka,
nahiko lasai nago jada
labezomorro batzuk bazeuden
jira hona eta hara
egia da, bai, arratoiak’e
eman didala ikara
garbitasunan kontzeptu hori
oso erlatibua da.

G. Maiz:
Eskupekotan, Ander, badezu
orain hainbeste interes
lau mila euro tentagarriak
izan leizke eta berez
arratoi eta xaguren batzuk
ikusi ditugu aurrez
noski zeozer onartu leike
baina holakorikan ez.

A. Lizarralde:
Gizona, arren, ez zaitezela
ipini horren serio
hortxe dagoen txuleta horri
zuk begiratu propio
gainian daukan murmu berdia
baduna nahiko jario
kalterik ez du egiten eta
gustua ematen dio.

G. Maiz:
Ikuskariok gauzak beidatzen
izaten degunez nahia
holakoetan gauzak probatzen
izan behar degu gaia
txuleta ere berde-berdea
ateratzen do usaia
horrexegatik eskatu dezu
badaezpada arraia.

A. Lizarralde:
Gero eskatu dut zomorroz jota
bete duten ensalada
egia da, bai, hanken gainian
juan dela enpanada
baino mesedeik ez zaio egiten
pentsa zazu beharbada
azken batian sukaldaritza
esperimentatzia da.

G. Maiz:
Noski orduan arratoiak’e
ematen dio jokoa
nere ustetan itxi ein behar da
ez zaitez izan tontoa
ikusi degu taberna hontan
nere ustetan nahikoa
zuk ez daukazu eskupekorik
nausiai zaplaztekoa.