Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Auteurs
Artola, Mikel
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Zure ohiko tabernara joan zara. Atea zabaldu, barrura begiratu, eta, bat-batean, alde egin duzu.

Description

Air
Norbere mundu intimo
Nom de la strophe
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola

Nom de la strophe:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oroitzapenak ez dira
beti izaten argiak
nola taberna honetan
itzaltzen diren argiak
nere desio ezak nahiz
igual bere gehiegiak
bikote harremanean
zer-nolako komeriak
nere neska lagun ohia
eta bere bi begiak
gorrotoa adierazten
du oraindik aurpegiak. (bis)

Bai, adarrak jarri nitun
beste norbaiten liluran
ez, beti ez naiz portatu
galako eta itxuran
baina denbora pasa da
ta bera lehengo ohituran
ez al dezu antzematen
zenbat maitatzen zintudan
joaten ikusi nau, bai
nahi ta ezinaren mugan
ta berak ederki daki
zergatik aldegin dudan. (bis)

Ginen zuhaitz haretatik
zer gelditzen da? Ezpala.
Lehenago gozo zen hura
orain ospel ta itzala
badakit ez naiz horrela
ta nahastu egin nintzala
zergatik tratatzen ote
nau txarra banintz bezala
horrenbeste maite banau
ba segitu beza hala
hurrengoan sartuko naiz
ta nahi duna egin dezala. (bis)