Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Unai Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-10-26 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Etxezarreta, Itziar
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Muñoa, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ikastetxe bateko jangelako arduradunak zarete. Apustua egin zenuten gero eta janari osasungarriagoa jartzeko, baina konturatu zarete umeek gero eta kexa gehiago dutela janariarekin. Jon, Unaik berriro atzera egitea proposatu dizu.

Description

Air
Lagundurikan danoi II
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-10-26 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Unai Muñoa

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Arrai bat ekartzea
bizirik saltoka
edo konjelatua
ez dakit zer mota
gustoez, zaporeez
hartu dugu nota
luze egin ta gero
halako borroka
atzera egitea
ez al da porrota? (bis)

U. Muñoa:
Nahiz ta ulertzen dudan
nik zure partea
ez da hain erosoa
nere aldartea
alferrik osasunaz
zerbait esatea
hau da eguerdietan
daukaten tartea
gustora bazkaltzea
da inportantea.

J. Maia:
Artifiziala ez bada
omen da sosoa
zerbitzariai berriz
tonto ta inozoa
beste bat mugikorra
gorantza jasoa
nahiz eta guregana
iritsi kasoa
igual etxetik dator
haurren arazoa.

U. Muñoa:
Nahiz eta jarri guri
askotan letxean
nahiz ta nekatzen geran
karrera luzean
etxean da problema
diozun antzean
jarri lasai patatak
platera ertzean
jaten ikasi behar
baitute etxean.

J. Maia:
Noizbait irakurri det
Twitterren txioa
eta guraso askok
duten bertsioa
hau elikagaia da
ez da bizioa
ta eskola da euren
instituzioa
lehenengo platera da
edukazioa.

U. Muñoa:
Hortik gutxi dagola
hori da problema
eta haur bakartiek
zer-nolako pena
neretzako auzia
hain da nabarmena
berriz jarri dezagun
lehen zegoena
gure lana izateko
ahalik errezena.