Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Fama iritsi zen hartan
nola nintzen dibertitzen
ona nintzen, on izaten
ere nintzen ahalegintzen
aktore gisa keinuak
eta begiradak fintzen
nire izena bihurtu
zen Hollywoodeko izen
kastinak agendan ia
ere ez ziren kabitzen
baina orain zehaztera
ere ez naiz atrebitzen (bis)
famatua naizen edo
famatua ote nintzen.
Famatua zen txilborran
barrenean zen pelusa
jausten zitzaidan ile bat
edo azaleko geruza
denak, eta azkazalak
nola pinta, nola luza
dena zen argi ta foko
dena opari dena luntxa
dena zen arrakasta ta
estetika ebakuntza
baina joño hau omen da
star sistemaren funtsa (bis)
arima nintzela uste
ta azkenean gorputza.
Orain zahartu omen naiz
eta gantza gerri bueltan
aldakak ere aldatu
egin zaizkit aldaketan
sofan eserita nago
nere etxeko paretan
nire argazki bat dago
hor ikusi dezaket han
bakarrik ta triste dago
azkenengo asteetan
nik blokeo bat izan dut
nire eztarriko krisketan (bis)
orain ikasi beharko dut
neure buruaz hizketan.