Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Beñat Gaztelumendi
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Artola:
Partiduak badauka
mila kategori
baina eserita ezin
det ikusi ongi
kendu zaitez paretik
nago gori-gori
ez al dakizu zein den
hor ari dan hori? (bis)
B. Gaztelumendi:
Bai, zure anaia da
entzun izan det maiz
baina aukeran hobe
zen aldatzea gaiz
hamaika/zero galtzen
hasi bainaiz garaiz
ikusi ez dezazun
propio ari naiz. (bis)
M. Artola:
Ez zaitea ordea
erabat nahastu
aurretik ez zazula
egin hainbat juzku
nere ondoko honek
burua eskas du
beste aldera egin
baitet nik apustu. (bis)
B. Gaztelumendi:
Halakorik ez dezu
egingo propio
zure anaiak badu
ta nahiko jenio
baina gaurkoan gaizki
ari da, redio!
Nunbait botileroak
kale egin dio. (bis)
M. Artola:
Nola poteorako
neukan gaur nik grina
Beñat neri suertatu
joateko ezina
ta banekin zuela
eskutako mina
tragoa nere kontu
kenduko bazina. (bis)
B. Gaztelumendi:
Famili kontuetan
zenbat konpromezu
ez naizela kentzen ta
jarri zera kexu
partida ikusi gabe
hobeto zaude zu
baina neri begira
segi dezakezu. (bis)