Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Labaka Mayoz, Ane
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuen lagun batek hogei urte daramatza preso. Azkenaldian bisitarako boluntarioak urritzen ari dira, eta zuek ere gero eta gutxiago joaten zarete.

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Iturriotz:
Espainiako kartzela hauek
kilometro asko dute
gure laguna Kordoban dago
kondena luzean truke
autobusean eta kotxean
ez dut hartu nahi arkupe
nekatu egin naiz eta, Ane,
nekeak min ta entzute
guk biok ere ez baitauzkagu
alperrik hainbeste urte.

A. Labaka:
Gure adinak gora egin du
eta ardurak bitarte
hementxe nabil hara joateko
ezin hartuta bi tarte
gaur konbikzio sutsua dena
bihur liteke bihar ke
beti ondoan eduki gaitu
hantxe pasartez pasarte
ezinezkoa ematen zuen
gertatzen hasi den arte.

A. Iturriotz:
Lehenago errez joaten ginen
kuadrillan aldarte alaiz
baina bizitza aurrera joanda
badugu neke eta gaitz
berriro ez da gure zerrenda
betetzen errez ta garaiz
kosta egiten da ta jada ez dut
hara joan nahi izaten maiz
ulergarria dela badakit
baina gaizki sentitzen naiz.

A. Labaka:
Gaizki sentitzen zera, Amaia
ta ni ere hala nago
Kordoba horren urruti dago
bai martxo ta bai azaro
baina ez nuen hala espero
ta sentitzen naiz arraro
berak ezin du gehiago eta
guk ezin degu gehiago
ez da mugitzen, zergatik dago
geroz eta urrunago?

A. Iturriotz:
Zuk eta biok askoz nahiago
bera Zaballan balego
baina Estatuak bere doktrina
aplikatu ohi du ero
gu zahartu gera ta berak berdin
behar du babes ta bero
nik esan diot ez goazela
eta ez gaitu espero
baina bidali diezaiogun
eskutitz bana astero.

A. Labaka:
Lagun batekin konpartitzea
eskutitz bat, bi hitzordu
ez dakit nola bihur liteke
agenda baten estorbu
bere muxuak ta bere hitzak
guztiak nere akordu
bai eskutitz bat idatzi eta
hau aitortuko diogu.
Seguru nago, beste aldetik
guztia ulertuko du.