Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Amaia Iturriotz Etxaniz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Beñat aita eta Amaia alaba zarete. Beñat, urteetan aurrera zoaz, eta Amaiak esan dizu hemendik aurrera berak lagunduko dizula dutxatzen.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Amaia Iturriotz Etxaniz

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Nere denbora ta adin
denak pasa dira arin
zure barruan horrek nunbait du
kezka bat eragin
baina lasai bizi nadin
jarraitu nahi nuke berdin
naizena baino zaharragoa
ez nazazu egin. (bis)

A. Iturriotz:
Hartu nahi zaitut nere gain
zuk zaindutakoen ordain
aldaka ere hautsi zenuen
behin eginda labain
lehen dutxatzen zinen bikain
nik egingo dizut orain
hilabeteak neramatzan hau
zuk eskatzeko zain. (bis)

B. Gaztelumendi:
Ibilera det baldarra
ta naiz sukaldari txarra
ez da errexa maiz onartzea
daukagun beharra
zure hitz erdien zeharra
ni naiz harroa ta arra
ta komuna da gelditzen zaidan
eremu bakarra. (bis)

A. Iturriotz:
Gu familikoak gara
maitasuna ta zirrara
ta mesfidantzaz datorkit orain
zure begirada
sortzen baitizu ikara
gogorra da beharbada
zahartzaroaren zati zailena
zaintzen uztea da. (bis)

B. Gaztelumendi:
Zakartu zait aldartea
gure arteko tartea
zer da espazio bat uztea ta
zer da ematea?
Nere alaba maitea,
zer nahi dezu esatea?
Zaintzea baino zailago da, bai
zaindua izatea. (bis)

A. Iturriotz:
Lehen zeneukan urrunean
zaintzen ninduzun umean
baina urteek jarri zaituzte
zu erdigunean
zuk segi modu xumean
ia herrenka komunean
baina mesedez eskatu’idazu
behar duzunean. (bis)