Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Labaka Mayoz, Ane
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Urteak daramatzazue enpresa bateko zuzendaritzan lanean. Zuri, Ane, iruditzen zaizu zuzendaritzara heldutako belaunaldi berriek ez zaituztetela kontuan hartzen. Beñatek ez du halakorik uste.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
1

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka:
Haiek berritu egin nahi dute
enpresaren esentzia
zaharra izan, gaztea izan
badago diferentzia
ta gure aurka ibiltzen dute
sarri desobedientzia
ez dute inoiz kontutan hartzen
daukagun esperientzia.

B. Gaztelumendi:
Esperientziak egin dezake
mesede adina kalte
guk Bertsozale Elkarte hontan
urtetan ze borondate!
Gazteek dena berritu eta
apurtu nahia daukate
kasu gehiegi egin ezkero
seinale txarra litzake.

A. Labaka:
Kasu gehiegi, ez gutxiegi
hobe da zerbait tarteko
nik ikusezin ez det izan nahi
eta entzunda hobeto
haien aurrean bihurtu gera,
garaia da ohartzeko,
lehengo garaiak idealizatzen
dituzten bi adineko.

B. Gaztelumendi:
Bai, gu ez gaude une onean
garai berriak jazteko
gure Ternua arroparekin
erdi itxura gazteko
belaunaldien trukea ona
ez al da denok hazteko?
Orain aukera ederra degu
haiengandik ikasteko.

A. Labaka:
Bai, nik ikasi egin nahi nuke
baina badet nahiko ezbai
nere garaian aipatzen nuen
hainbat kristalezko sabai
bileretara joaten naiz orain
ta Beñat ez nago lasai
nere ahotsa entzuten ez den
tokian ez det egon nahi.

B. Gaztelumendi:
Igual tonua ez degulako
gaur arte zaindu sobera
baina ona da ta ohitu gaitezen
gazteekin egotera
bilera ostean trago txiki bat
hartzea ere hobe da
haiek helduko dira eta gu
gaztetu egingo gera.