Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Janari kontserbak egiten dituen enpresa txiki bat daukazu. Zuek egindako kontserben lote batean bakterio bat atzeman dutela eta, zuen produktu guztiak merkatutik erretiratzeko agindua jaso duzu.

Description

Air
Kirolarion bizitza
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure aitona hasi zen
gure produktuak lantzen
bere auzokoak gero
ze onak ziren goratzen
enpresak zenbat urte dun
kasi ez naiz akordatzen
baina hor aritu gera
produktuak mejoratzen
gure ospe ona, ordea,
hasi berria da galtzen
atun lote kutsatu bat
hainbesterakoa al zen?
Propaganda ona ez dute
halako azkar zabaltzen. (bis)

Poteetan sortu zaigun
bakteria baten harira
paniko haundiak nola
hartu berri dun kabida
Wathsapp taldeetan ere
a ze nolako mobida!
Produktu kaskarrak soilik
gureak baldin balira
jar gaitezen McDonald’s ta
antzeko hauei begira
auskalo zer jaten dugun
jendea kexaz ari da
ta hala’re isil-isilik
gu pozointzen ari dira. (bis)

Sortu zaigun alarma hau
ez dakit gehiegi ez den
lehenago’re baditugu
nik ez dakit zenbat ezten
orain dena da garbia
kalitate ta sorospen
baina atzean dagona
inor gutxik du ikusten
ta hargatik ez baitakit
zer ari geran egosten
hemendik eskaera bat
guztiok ohar zaitezten:
ea denok hasten geran
produktu onak erosten. (bis)