Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Askotan agertzen duzu zure iritzia publikoki. Zure jarduna dela eta, zure kontrako pintadak agertu dira.

Description

Air
Zuek horrela ikusi eta
Nom de la strophe
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hizketan hasten naiz eta kolpez
hartu ohi dut abiada
publikoa naiz, neureak ditut
labana ta besarkada
baino honeraino iritsi izana
nire etxe aurre bertara
zikindu dute fatxada
egin dutenan gisara
lehortuz doa pintada
ta nahiz ta egin nahiko zidaten
ahal zuten moduan traba
beldurra daukat baina amorrua
askoz haundiagoa da. (bis)

Sarri gehiegi baloratzen da
igual sintzeritatea
zeren dohainik egin liteke
bizi osoko kaltea
eztarrian dut, ahots kordetan,
estutzen nauen katea
nik daukat borondatea
nahi dut denontzat bakea
eta ongi izatea
baina txikia da azken baten
gure euskal jendartea
ta feminista batentzat zail da
gauzak argi esatea. (bis)

Ta azkenaldian feminismoak
badauka nahiko altaboz
ta ase gara bide horretan
ezti eta ozpin tragoz
nik gaurko drama ospatu nahi dut
tribuko kideekin ardoz
jakintsu naiz hainbat datoz
batzutan dut nik hainbat poz
sarri betetzen naiz malkoz
eta barkatu, jendarte maite,
ez bazaudete hain ados
nire iritzia emango baitut
geroz ta indar haundiagoz. (bis)