Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Nom de la strophe:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Igaro ditut mila bulego
eta hamaika atari
curriculuma beso azpian
lan eske kontu kontari
bestaldekoak itxuraz dena
entzuten du nahiko adi
ordea, gero horren emaitza
askotan ez da nabari
lan eskeintza bat ailegatu zait
ez da etorri opari
jatetxe baten ta sukaldean
bazkari eta afari
hamarna ordu asteburutan
bostehun bat euro sari
gaur egun lana deitzen diote
esklabu izateari.
Sei hilabetez nere burua
pixkanaka joan naiz hezten
nere gastuak ta kapritxoak
ahal zen gisan bereizten
zegon lekuan jasotzen eta
ez zegon lekuan jeisten
tamalez nere patrikan dauden
zuloak ez dira isten
seirehun euroko alokairu bat
merke niona irizten
ta jakiak ze garesti dauden
ere zaila da sinisten
nahiz ta saiatu aurrezten eta
bankuan daudenak pizten
beti gordetzen, beti gordetzen
ta inoiz ez zait iristen.
Nere aurretik zenbat pertsona
diren hemendik igaro
behar duena zukutu nahian
zenbat nagusi pikaro
eskua daukat dardarka baina
nere txistuari trago
telefonoa hartzeak nahiz ta
sortu nahiko erreparo
bizi bakarrik egin nahi det nik
ez det izan nahi esklabo
ikasten pasa nituen nere
haurtzaro eta gaztaro
ta ezezkoa erantzun diot,
zergatia garbi dago,
duintasunak balio baitu
lan batek baino gehiago.