Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Anddere xakhurra [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (15. 1866. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Etxeberri, Augustin

Description

Titre
Anddere xakhurra
Dokumentuan jasotako izenburua
Anddere xakhurra
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Adin gaztetik anddere xakhur bat zen Etxeko andre on batekin egoten
Signature
Auguste Etcheverry
Date
1866-00-00
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
221-222

Anddere xakhurra [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Adin gaztetik anddere xakhur bat zen
Etxeko andre on batekin egoten,
Bere graziez zion plazer egiten,
Tretu ederrez zuen bethi ohoratzen,
Haren parerik kausitzea pena zen.

II
Andreak aldiz zuelakotz maithatu,
Eta gogoan zuelakotzat hartu,
Gauza goxoez nahi zuen bazkatu,
Etzauntza guriak harentzat pharatu,
Horretan zuen egin xakhur gastatu.

III
Xakhur minunak bazituen pixkotxak,
Pastiza puxkak, onkeriak, gauz´onak,
Mundu huntako mainak eta karezak,
Segur ederrak ziren haren egunak,
Hola pasatu balituzke azkenak.

IV
Bainan denbora gutiko zen bonurra,
Haren ondotik ethorri zen malurra,
Ama xakhurra zenean hil hobira,
Triste gelditu zen anddere xakhurra,
Hezearen ondotik zuen idorra.

V
Ama on hura zutenean ehortzi,
Harren uneak partilan ziren hasi,
Helas! xakhurra kanpoan zen ezarri.
Eta ogi beltzetik eman janhari,
Aitzinekotik ganbio zen ikusi.

VI
Bigarren ama bat izateko orde,
Xakhurrak nausi bortitz bat zuen jabe,
Ordutik zuru gora zuen atherbe,
Bai eta lurra beretakotzat ohe,
Gizenetik bilhakatu zen bai mehe.

VII
Estatu hortan zagonean nigarrez,
Aditua zen zenbait xakhur lagunez
Laster jin ziren kosolatu beharrez,
Eta galdetu eri zenez suertez,
Malurrak erran ziozkaten auhenez.

VIII
Ikusliarrak hau aditzearekin,
Mintzatu ziren guziak boz batekin,
Erranez zinki: ez zutela zer egin;
Hola bizitzeaz zutela atsegin,
Hortakotz behar zela usaia egin.

IX
Anddere xakhur humilak aithormena
Egin zioten ahalik laburrena,
Erranez gaitzes zuela aiphamena
Gauza goxoen, bai eta guriena,
Hura maluraz bilhakatu zuena.

X
Menturaz zenbait populuen artean,
Kausitzen dire kasu hortan berean.
Besta guziez, goizetik arratsean,
Pulunpatzen direnak deboxkerian,
Oro xiflatu eta penitzentzian.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 221-222 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/