Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Etxeko andrea [Bertsoa] / Augustin Etxeberri
Etxeko andrea [Bertsoa] / Augustin Etxeberri
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Etxeko andrerik
Non da hoberik?
Barneko lanetan
Ez du parerik,
Goizean lehenik,
Besoak arinik,
Lanari lotzen da
Ederki jauntzirik.
II
Arropetan xuhur,
Gaxina sudur,
Nola bestizaren
Ez zare segur,
Burukoa makur
Kotilunak labur,
Horma haizeari
Ez bide zare beldur.
III
Emazte panpina,
Gure Gaxina,
Xingilka dabila
Aztal zikina.
Koleran kusina
Dohako ihesi,
Ez nahiz ikusi
Enoxent-arina.
IV
Zenbat denbor du
Etxetik zalu
Betroin xuri-beltx bat
Zuela saldu.
Adarrez ixilka
Egin zen kiska,
Ez da abiatzen
Geroztik xingilka.
V
Bertzenaz etxeko
Gauzen hazteko
Bazkatzeko maina
Badu askitto.
Orai ere asko
Baditu saltzeko,
Zazpi xerri edo
Konexua franko.
VI
Baditu bakarrak
Etxe antzarak,
Oilo, oilanda,
Gapoin, oilarrak,
Amaxo xaharrak
Dituen nigarrak
Oilotto bat goinik
Axeri ozarrak.
VII
Jokuaren parte,
Trufarik gabe,
Segurki, Gaxuna,
Aberats zare!
Zenbait senhar-andre
Jelosian daude
Zu bezen bat gauzaz
Ez baitire jabe.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 235-236 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/