Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Sarako andregeia [Bertsoa] / Edmond Guibert
Sarako andregeia [Bertsoa] / Edmond Guibert
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Gauerdi da herriko orenean,
Nihon ez da argirik lurrean,
Ez ditake mendian adi deusik
Haizearen harrabotsa baizik.
II
Jautsia da loa begietarat
Xoil Sarako neskatxa gazte bat,
Bere leihoan, gau hura bezen triste,
Atzarria zagon ordu arte.
III
Zazpi negu iraganak jadanik,
Goanez geroz maitea herritik,
Eta huna urthe bat Mariari
Ez diola berririk egorri.
IV
Idortean lorea laster histen,
Tristezian Maria hiratzen,
Ezpainetan ja hil zaio irria,
Begia du nigarrez bustia.
V
Urso batek galduz geroz laguna,
Kantetzeaz eztitzen du phena,
Andregeiak gauazko aizeari,
Minki dio kantu hau egorri:
VI
“Goan zenean oraino haurra nintzen,
Anaia bat Joanes neretzat zen.
Erestun hau, ait´amen aintzinean,
Eman zautan adios erraitean.
VII
Orduz geroz maiz egiten dut nigar,
Hain eder zen, hain zalhu, hain azkar!
Etzuen hark mendietan parerik...
Non othe da? Nik ez dut berririk.
VIII
Bihotza daut ikhara batek hartzen:
Maitea hil beldur naiz othe den,
Nere ama hiltzen ikhusi dut iaz,
Zorikaitzak gabetu nau aitaz.
IX
Gelditu naiz nere amasorekin,
Sustengatzen gare elkarrekin,
Nik gidatzen ditut haren urhatsak,
Hark xukatzen daizt nere nigarrak.
X
Ezartzen tut esperantza Jaunean
Indarra dut hartzen othoitzean,
Bainan ez da neretzat sosegurik,
Maitearen ez baitut berririk.”
XI
Kolpez bortan jotzen du esku batek...
Boz batek dio: Idek azu idek...
Andregeia, boz hau ezagutzean,
Xutitzen da ikhara zainetan.
XII
Amaso, zuk, idek azu athea...
Mariaren han zagon maitea!
Oi, Jaun ona! zaren bedeikatua,
Gur´auhenak dituzu aditu.
XIII
Iduzkia agertzen da mendian,
Mari´orai ez da tristezian:
Elizako eskilek bozki jotzen,
Andregeia egun da ezkontzen!
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 238 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/