Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Galde onari prest [Bertsoa] / Jean Iribarnegarai "Xetre"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Iribarnegarai, Jean "Xetre"

Description

Titre
Galde onari prest
Dokumentuan jasotako izenburua
Galde onari prest
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Galde onari prest da bethi heskalduna, Frantziak ez du gaixto halako laguna
Signature
Jean Iribarnegaray "Xetre Hazpandarra"
Date
1871-00-00
Air (txt)
Laur phundukoa
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
245-246

Galde onari prest [Bertsoa] / Jean Iribarnegarai "Xetre"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Galde onari prest da bethi heskalduna,
Frantziak ez du gaixto halako laguna,
Oraiko gerla hortan hara ala huna,
Oinak arin zabilan iduri lertsuna.

II
Prusiano zoruaz mintzo ziren oro,
Inozentziaz naski harren bertze haro,
Gomitatua zela ezagun zen klaro,
Dirutan arranjua egin arteraino.

III
Ttipituz geroztikan aitaren omenak
Tiraka hasten dira haurrik handienak,
Zorigaitza sofritu behar ttipienak,
Galtzen balin baditu sortzeak emanak.

IV
Batek phuska har eta beha bertzeari,
Hilak ere bardintsu ikhusten da ari,
Hola arizan dira hain bertze gerlari,
Inozenten odola ixuriz lurrari.

V
Bitoriaren xerkha jin balitz Prusia,
Etzuen galdeginen dirutan saria,
Arranoa baitzuen bere gidaria,
Aise egin daukute saltsa berexia.

VI
Haurrek ezin onhartuz aitak egin lana,
Berak oldartu dira etsai beltza gana,
Bainan kausitu dute soberaxe barna
Frantziaren gainean eskua emana.

VII
Begi guziek beha ez ginen gu ontsa,
Bihotz guziak xuxen halere ez lotsa,
Aditu dugunean tiranoen hotsa,
Arbolak begiratuz eman dugu moltsa.

VIII
Heskaldunen idea guziek izanez
Gerla akhabatuko ginuen gizonez,
Oro agertu gira borondate onez,
Bizi nahiz hiltzera arrazoin xuxenez.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 245-246 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/