Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Kattalin-xume [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (22. 1874. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Etxeberri, Augustin

Description

Titre
Kattalin-xume
Dokumentuan jasotako izenburua
Kattalin-xume
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Jende hainitzek ez du uste dakiten Bakean hantxe bera bizi denaren
Signature
Augustin Etcheverry
Date
1874-00-00
Air (txt)
Zaldi-zaharra...
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
270-271

Kattalin-xume [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Jende hainitzek ez du uste dakiten
Bakean hantxe bera bizi denaren
Gozoa zer den,
Beraz on da guziek bi hitzez hemen
Ikhas dezaten,
Kattalin-xume bera nola bizi den.

II
Etxe ttiki beltx eta xahar batean,
Sorthuz geroztik han da lekhu berean
Nere ustean
Ixil-ixila bethi bere lanean
Gogo onean
Kattalin-xume han da bizi bakean.

III
Ez da hanbat ederra haren etxea,
Bainan kilho-kilhoa zorrik gabea
Bere-berea,
Nola ez baithu maithe hiri-arthea
Ez jende pea
Harthakotz hauthatu du han bizitzea.

IV
Kattalin-xumez asko dire trufatzen,
Bere xokoan bethi bakarrik zeren
Hola bizi den,
Bertzen irriez ez da hanbat kexatzen,
Zoroek ezen
Ezagutzen ez duthe bakea zer den!

V
Hainitzek behar dute bizi munduan
Lanean leherthuak bethi kanpoan,
Landan kaskoan,
Aldiz Kattalin-xume lekhu goxoan
Dago pausuan
Iresten xurraxun sukal-xokoan.

VI
Eriz gelditzen bada bere larrutik,
Kattalin-xume badu irabazitik
Salda onetik,
Arno hurrupatto bat haren ondotik,
Hoberenetik,
Medikuak sos gutti haren etxetik.

VII
Haren etxean ez da deusen eskasik,
Xuhurra izan baita ttiki-ttikitik,
Zuzen bidetik
Kutxa guziak dauzka linaz beterik
Oial onetik,
Ez da bertze zenbeiten inbidiarik.

VIII
Zenbat nigar ez dago nekearekin,
Gazterik familian sartzearekin
Beren haurrekin
Zerbeit ezaguturik dago Kattalin
Hain ondu berdin
Urosago bizi da bethi mutxurdin.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 270-271 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/