Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Ezkila [Bertsoa] / Goyetche
Ezkila [Bertsoa] / Goyetche
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Maite dut goizean xorien errepika
Arbolen artean airearen musika,
Uraren auhena, ttortoilaren kantua,
Bainan maiteago ezkilaren soinua.
II
Ezkilaren botza zoin den xarmagarria!
Herrian ezkila egiazko xoria,
Errepikaz beti, beti hatzarria
Kobrezko ahoan burdinez du mihia.
III
Dorrearen puntan ezkila beilan dago,
Soldadu bat baino gau egun erneago.
Sua nonbait, nonbait etsaia agertzen da,
Ezkila kuxean oihuz abiatzen da.
IV
Ezkilaren botza ageri da denetan
Mendi gorenean, zelaian, haranetan,
Nigarrez iduri doluzko egunetan
Irriz eta kantuz egiten alegeretan.
V
Ezkilaren botza da herriko bizia
Ezkilarik gabe herriak zer grazia!
Gorphutz bat litake arimaz gabetua,
Alhargun triste bat, presuna bat mutua.
VI
Oi! Zoin ungi duen ezkilak predikatzen
Denentzat badaki hitz on bat atzematen,
Probeari dio: Deus ere probe zen,
Ogetzat ez zuen lasto puxka bat baizen.
VII
Hedoietan goiti arranoa badoha,
Iguzkiko argi garbian mainatzera
Bainan ezkilaren botza gorago gaten
Gure otoitzekin zerura da igaiten.
VIII
Bai hegaldatzen da zeru gorenetara,
Jausten ere berdin purgatoriotara,
Gure adixkiden, ahaiden peskatzera,
Uriaren pare lur idorren gainera.
IX
Diot beraz berriz... Bait maite dut musika,
Harrixken erdian nigarrez ur xirripa,
Oihan ixilean ttortoilaren kantua,
Bainan maiteago ezkilaren soinua.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 271 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/