Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Ondikozko zoria [Bertsoa] / B. Celhaito

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (23. 1875. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Celhaito, B.

Description

Titre
Ondikozko zoria
Dokumentuan jasotako izenburua
Ondikozko zoria
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ederretsgarri zaiote itsasoa hainitzeri, Marrumaz, orroz,karraskaz gudukan denean hari
Signature
B. Celhaito
Date
1875-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
272

Ondikozko zoria [Bertsoa] / B. Celhaito

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Ederretsgarri zaiote itsasoa hainitzeri,
Marrumaz, orroz,karraskaz gudukan denean hari,
Jauzten delarik muthiri, khonba xuri bat gainean,
Elhur oso baten pare harrokara denean.

II
Ez bide dute beldurrik hunki detzan bihotzean,
Ordean joa daukanak eta ikhara latzean
Bertzelako du gogoan. Haizela beltz itsasoa!
Eta hargatik naizeno nukek hire menekoa!

III
Hiratua, lehertua, inguma batez bezala,
Haurrean naiz egotua, berak josta zitezela
Ihes nere laguneri ezin atheraz burutik,
Zer nuen noizbeit neronek ikhusi itsas hegitik.

IV
Tiroinez zafratua zen ezponda baten gainean,
Amaren soiner lothua nindagon haren aldean,
Eta bazen urrunean untzi gaixo bat berbera,
Nere aita zeramana anaiekin galordura.

V
Batean uretik kanpo zorrozki zen gero jausten,
Nola usoa zerutik badu belatha ikhusten,
Zagon gero zola-zolan uhinez setiratua,
Eta gu ginauden ilhun ja ez ginuen galdua.

VI
Ez! etsia har ginezan agertu zen untzia,
Dilindan tiroin kaskotik, izaiteko aurdikia,
Harroka batzuetara orduan zen zathikatu,
Aita eta haurrideak hantxe ziren galdu.

VII
Ezpataz bethi bihotza zagokidan zilhaturik,
Laguntzat behar nuena dut marinel semetarik,
Eta orai, hau zoria! non dagokit, non dabila?
Erran zarotan bardakotz ethorriren zitzaidala.

VIII
Ez othe zuen bertzerik, untzirakoan asmatzen,
Nigar pulpurez mazela zarotanean bustatzen?
Zeruan etzen hedoiik, ixil zagon itsasoa,
Haizea nahi bezala nolaz hain ilhun gogoa!

IX
Huna zerk, nere nerea zaukan bihotza goibeltzen,
Erasiaz itsasoa atzotik ezin erdiz zen,
Orai da eginen, horra, haren orro borthitzena!
Jauna, urrikal beikizu urrantzaile lagunduna!

X
Nola buru, gau beltzean, itsaso nahasiari!
Gibel, aitzin ura duke mendi handiak iduri,
Gaiak eta haize beltzak harrira deramakete,
Oh maitea, garhaitiar nola izanen haiote!

XI
Gau luze, gau latzgarria!zer duket bizkitartean
Bihar goizera heltzeaz? argi hastean berean,
Du, nonbeit, phitzaraziko norbeitek omeneria
Zerbeit bada kharla urak...bai! untziki iduria.

XII
Gan da! bertzen iruzkia, atseginezko egunak,
Neretzat gela zokhoan gau eta egun ilhunak,
Mezutu duen artino ezkilak itsasoari,
Garhaitu nauela, bainan laguna ganat igorri.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 272 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/