Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Laudorioak Jaun Dabbadiri [Bertsoa] / Jaureguiberri

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (24. 1876. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Jaureguiberri

Description

Titre
Laudorioak Jaun Dabbadiri
Dokumentuan jasotako izenburua
Laudorioak Jaun Dabbadiri
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Jaun Dabbadi hemen orai Behar dut nik aiphatu
Signature
Jaureguiberri
Date
1876-00-00
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
280-281

Laudorioak Jaun Dabbadiri [Bertsoa] / Jaureguiberri

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Jaun Dabbadi hemen orai
Behar dut nik aiphatu,
Jaun hori eskualdunentzat
Jeneros da agertu.
Horren prima onetarik,
Bat behar dut laudatu,
Zeren hortaz herri hautan
Du morala altxatu.

II
Prima hori deithua da
Kantuetako prima,
Horien animatzeko
Hartu behar da luma.
Hitz onen hatzemateko
Behar da buru ona,
Zeruetarik heldu da
Mintzatzeko dohaina.

III
Ez naiz fraide ez apheza,
Ni naiz gizon xinple bat,
Ongirako lehia dut,
Ahal dudan bezeinbat.
Irabaztea maite dut
Haurren behatzekotzat,
Zuzenbidean eginez
Ni naute modelatzat.

IV
Prima horren gutiziak,
Ez du debox egiten,
Ez et´ere sakolako
Jaidurarik ematen.
Hori erran gabe ere,
Aise duzu ikhusten,
Zeren kanten pharatzeko,
Zuhurtzia behar den.

V
Bertze primez mintzateko,
Ez dirot hetaz erran,
Bakhotxak bere gostuko,
Ogitik behar du jan,
Gauza ageri da zer den,
Ber efetuetan,
Begiak argi duenak,
Ikhus beza obretan.

VI
Edaririk hoberena,
Pozoin bilhakatzen da,
Hortaz sobranioetan,
Pasatzen balinbada.
Lohi hautan jokotako
Jaidura hartua da,
Zonbait premu jokhalari
Pobre bilhakatu da.

VII
Jaun primen emaile hori,
Nik ontsa dut ikhusten,
Adituz horren ongia,
Zenbat laudagarri zen.
Gizon aphal bat naizela,
Ni ez naiko hurbiltzen,
Bizkitartean jaun hori,
Gogoan dut ekhartzen.

VIII
Jaun onak, atxik dezola
Pobren amodioa,
Hekien othoitzek dute
Zerratzen ifernua.
Zinki desiratzen diot
Nik bizitze luzea,
Ber bizi hunen ondotik
Zeruaz gozatzea.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 280-281 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/