Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Xori kaiolatik ihes goan dena [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (25. 1877. Donapaleu) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Arrupe, Martin "Darrupe"

Description

Titre
Xori kaiolatik ihes goan dena
Dokumentuan jasotako izenburua
Xori kaiolatik ihes goan dena
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Kaiolan nintzenean maiz nindagon triste, Kanpoko lagunetan bainuen sinheste
Signature
Martin Arrupe
Date
1877-00-00
Air (txt)
Soldadoaren paga bi sos eguneko
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
284

Xori kaiolatik ihes goan dena [Bertsoa] / Martin Arrupe "Darrupe"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Kaiolan nintzenean maiz nindagon triste,
Kanpoko lagunetan bainuen sinheste,
Librotasuna ona zela nuen uste,
Orai arte.
Amets, amets zoroa! hik egin nauk kalte.

II
Banuen zertarik jan, bai-eta zer edan,
Deusen eskasik etzen enetzat kaiolan,
Bainan guzien gatik nintzen errenkuran,
Banuen lan,
Aski zabalik ezin arterik atzeman.

III
Ene arthatzailea fidaturik nitan,
Athea idekirik behin utzi zautan,
Nahi nuena egin orduan ni hautan,
Lorietan,
Lagunetara laster goan nintzen airetan.

IV
Lehen ni usatua lo trankil egiten,
Orai huna berri bat zer dudan aditzen,
Gau-ihizi batzuek direla ibiltzen,
Xori biltzen,
Aztaparren artean dituztela hiltzen.

V
Gabaz beldur bizian, egunaz ikharan,
Non-nahi hirriskatzen sartzea segadan,
Holakorik etzaitan burura, kaiolan
Nintzenean,
Zoin gaizkiago naizen hobeki ustean!

VI
Hegalttoak oraino ditut laburregi,
Nik nola ihes egin belatx gaixtoeri?
Bertzeak bezin airos ez naiteke segi,
Laguneri,
Zer lana eman dudan ene buruari.

VII
Ene hegalak aski luzatu orduko,
Uda akhabaturik negua hasiko,
Berriz uda-lehenik ez da ethorriko
Enetako.
Izotz, elhur, hormetan, nola naiz biziko?

VIII
Gaztea nahi bada egon segurean,
Ez dadiela eror nik egin hutsean,
Bainan asmu hoberik harturik buruan,
Deskantsuan,
Egon bedi kaiola ongi zerratuan.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 284 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/