Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Hartza eta kakamarloa [Bertsoa] / Augustin Etxeberri
Hartza eta kakamarloa [Bertsoa] / Augustin Etxeberri
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Kakamarloa behin
Zerbeit ikhusirik,
Bide hegi batean
Zagon trikaturik.
Gostura apurtto bat
Hantxet zagolarik
Hartz handi bat zitzaion
Iragan aldetik,
Aztaparra ziola
Emaiten gainetik.
II
Kakamarloak minez,
“Atx, ai! ai! non naiz ni!
Zer! alimale-pean
Behar dugu bizi!”
–Hou! ixiltxago gero
Gure legeari!
Edo bertzenaz gerla
Uli guzieri.
–Bai? egina duk beraz:
Gazen zoin nagusi.
III
Alimale lehenak
Egin den pathuan
Elgarrekin derautzo:
Nola has guduan?
Axeria artetik
Mintzo da orduan:
–Jaun hartza, zu emanez
Sailaren buruan
Aise sar ginezake
Etsaia zakuan.
IV
Ordukotz bi pardidak
Hurbil elgar ganik
Bozik lotzen da hartza,
Saila gibeletik.
Bainan hartuak dire
Inguru guzitik,
Marrumaz daude lizkor
Lezpaden azpitik:
Alimalen etsai da
Ulia geroztik.
V
Zangoko min txar batez
Axeria bera,
Beharrik gerthatzen zen
Gudutik gibela;
Ikhusiz bere lagun
Gaizoen min-bera.
Oihuz hasten zaiola:
–Urera! urera!
Hartzik etzen itzuli
Uretik gerlara.
VI
Etzen burutik maingu
Gure axeria,
Harek asmatu zuen
Zertxu zen ulia.
Buru igorri zuen
Gaizo hartz handia,
Berak idukiz beti
Gibel alderdia:
Haretxek egin zion
Gostuko irria.
VII
Hartzak egin ziona
Kakamarloari
Zonbatek ez lukete
Orai egin nahi!
Zangopean jendea
Ulitzat ezarri!
Zuzenaren indarra
Behin lothuz ongi
Kontu hartza bezala
Ez ditezen geldi.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 289-290 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/