Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Xinaurria eta xoria [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (26. 1878. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Ibarrart, Piarres "Bettiri"

Description

Titre
Xinaurria eta xoria
Dokumentuan jasotako izenburua
Xinaurria eta xoria
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Primadera hastetik uda azkenerat, Xinaurria bazoan landa bazterrerat
Signature
Piarres Ibarrart
Date
1878-00-00
Air (txt)
O! amodio, gazteen xoragarria
Bertso kopurua
9
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
290

Xinaurria eta xoria [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Primadera hastetik uda azkenerat,
Xinaurria bazoan landa bazterrerat,
Xori papo gorria arbola gainerat
Egun oroz juaiten zen kantuz aritzerat
Eta xinaurriari trufa egiterat.

II
Xinaurria goizian hasia lanari,
Egun guzietako duen gogoari;
Karga ezin altxatuz zen nigarrez ari,
Xoriak itzalpetik kantu eta irri,
Xinaurriak derauko zerbeit erran nahi.

III
–Xoria, hitz hau diat hiri erraiteko.
–Nik ere bi beharri hiri aditzeko.
–Kanpuan baduk hainitz ontasun biltzeko,
Emak xoko batean neguan jateko,
Lanean hasten bahiz, ez zauk dolutuko.

IV
Xinaurri lepho mehe itsusi kiskila,
Ez nitzauk hire ganat jiten deusen bilha;
Lanian ez duk ari ihizi abila,
Utzak, utzak, hik ere, lan hori, ergela;
Berdin urthe guziez, jiten duk uztaila.

V
Negu beltza heldu da abendoarekin,
Horma eta elhurra haize hotzarekin,
Xinaurria orai da gauza frangorekin,
Ongi jan et´edaten bere lagunekin,
Xoria zer egin den nahi luke jakin.

VI
Xinaurria goizean badoa kanporat,
Xoria ere berdin usatu-lekhura:
–Kanta zak, kanta orai kantu pollit hura.
–Nundik kanta dezaket oraino barura,
Sarraraz nezak othoi hire etxolara.

VII
–Haizen bezalakoa, hoakit bixtatik,
Zer behar othe duk hik ene etxolatik?
–Emak aphur bat bederen hire askaritik.
Othoi begira nezak gosiak hiltzetik,
Gehiago ez diat erranen gaizkirik.

VIII
–Auherra hizalakotz ez nau urrikaltzen,
Ikhusak, ikhus, orai zertaratu haizen;
Jinkoak eman onez ez hiz baliatzen,
Jakintzak negukoa udan dela biltzen,
Goratzekotz lehenik ikhasak aphaltzen.

IX
Xinaurriak ziona erran xoriari
Erran ahal daiteke mundu guziari:
Alferra dela usu gose´ta egarri.
Lot gaiten beraz denak bihotzez lanari
Lurreko´ta zeruko egitekoari.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 290 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/