Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Patxiku Pilart eta Juan Jose Palart [Bertsoa] / Pepe Artola

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (34. 1886. Urnieta) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Artola, Pepe

Description

Titre
Patxiku Pilart eta Juan Jose Palart
Dokumentuan jasotako izenburua
Patxiku Pilart eta Juan Jose Palart
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zer ordu ote ziran orain jo dutenak?
Signature
Jose Artola
Date
1886-00-00
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
344

Patxiku Pilart eta Juan Jose Palart [Bertsoa] / Pepe Artola

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Patxikuk: Zer ordu ote ziran
orain jo dutenak?
Juan Josek: Zortzienbat kontatu
dizkiat nik denak.
Patxiku: Zortziyak eta isten
onen goiz tabernak!
geiago eran gabe
ni kontentu eznak.
Patxiku: Las once y sereno
ari dek kantatzen.
Juan Jose: Ez dizkik orain diran
ordubak kontatzen.
Patxiku: Ire moduban diat
nik ere pensatzen,
apropos ariko dek
jendia tentatzen.
Juan Jose: Tenta dezala, tenta
nai badu amona,
ero bere buruba
betia dagona.
Patxiku: Badakik gaur zegoala
oso ordo ona.
Juan Jose: Bai ardoa bainan ez
salsaile zegoana.
Goiz bultzaka atera
giotzik barrendik.
Patxiku: Ala dek pizkatxo bat
eran nai nikek nik.
Juan Jose: Bi pitxer dizkiagu,
eranak oraindik.
Patxiku: Ez mutil bi erorrek
gaur eran dituk ik.
Mutil ez nazakala,
orrenbeste bultza!
Juan Jose: Zertako tiratzen nak
ik neri onuntza?
Patxiku: Zuzenago ezin dek
eraman korputza?
Juan Jose: I abil okertuta,
tonto astaputza.
Patxiku: Pausorik ezin diat
nik irekin eman.
Juan Jose: Zertan abil tiraka
i orlako teman?
Patxiku: Ala dek... inork preso,
ez gaitzan eraman,
obe diagu sartu
berriro tabernan.
Aurrera mutilak!

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 344 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/