Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Laboraria eta haren semeak [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (34. 1886. Urnieta) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Etxeberri, Augustin

Description

Titre
Laboraria eta haren semeak
Dokumentuan jasotako izenburua
Laboraria eta haren semeak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Laborari zaharra alhorren erdian Hurbildua jaustera, ondikotz! hobian
Signature
Agustin Etcheverri
Date
1886-00-00
Air (txt)
Norat hari zira adiskidea
Bertso kopurua
9
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
345

Laboraria eta haren semeak [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Laborari zaharra alhorren erdian
Hurbildua jaustera, ondikotz! hobian,
Bateratzen tu haur hek bere aitzinean
Eta zaiote mintzo solas huntantxean.

II
Sekhulan, ene haurrak, ez sal onthasuna,
Gure arbasotarik ethorri zaikuna,
Eltze-itsu bat urhe baita hartan dena.,
Haitzurraren menean gorderik dagona.

III
Nontsu ez dakit, bainan ez har enganioz
Hatzemanen duzue, lanaren medioz,
Higi maiz zuen landa irauliz eta joz,
Ez utz bazterra sasi uzta egin geroz.

IV
Aro onari segi, gan mugaz lanetan,
Artha handia hartuz hazi landaretan,
Bethi labora eta bethi lurra harro,
Zer kausi dirozuen jakinen da gero.

V
Oraino haur maiteak, erraten diote:
Ostatu plazetarik begira zaitezte.
Mundu peko hauziak utzirik aparte,
Etxolako bakhean gozatuz zoazte.

VI
Aita gan, haurrak landan, erne goiz-goizetik,
Alhorrari lothuak dabiltza hazkarrik,
Ez dute largatuko haitzurra eskutik
Argitzen ez duteino izarrek zerutik.

VII
Lurrarekin borhoka, uda eta negua,
Bazter guzia dute baratze bihurtu,
Uzta ere da gero hainbertze gainditu,
Non etxola baitute beharko handitu.

VIII
Eltze-itsu gorderik landa pean etzen
Bainan aitonak ongi asmatu zioten,
Lanean hariz dela onthasuna biltzen,
Lana baita urhea, orai eta lehen.

IX
Zerentzat gan herritik amets urrezkotan,
Nolazpait higatzera mundu berrietan?
Lanean bermaturik urhats zuzenetan,
Urhe franko badaite hemengo lurretan.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 345 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/