Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Montebideoz [Bertsoa] / Bizente Etchegaray

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (38. 1890. Maule)
Bertsolaris / Auteurs
Etchegaray, Bizente

Description

Titre
Montebideoz
Dokumentuan jasotako izenburua
Montebideoz
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Montebideoz egin zenean aiphua Eskualdunei zitzain berotu burua
Signature
Bizente Etchegaray "Urruña"
Date
1890-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
364

Montebideoz [Bertsoa] / Bizente Etchegaray

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Montebideoz egin zenean aiphua
Eskualdunei zitzain berotu burua,
Joateko fite herri dohatsu hartara,
Hemen ez zezaketen fortuna egitera.

II
Ez bada ez dutelakotz bere etxetan zer jan,
Zer edan, bai eta ere soinean zer eman:
Badute aski artho, badute ogia,
Bai-ta ere jakitzat urdaiki zathia.

III
Ez dakit zer daiteken behar gehiago,
Kantabre herrietan urus izateko:
Gure arbasoak lehen gehiago gabe,
Bizi izatu dire dohatsu halere.

IV
Baina zoriz ethortzen ikhusi dituzte,
Montebide aldetik bata edo bertze,
Gapeluaren orde txapel finarekin,
Muntra gerriyan urre-gatheekin.

V
Bai, bai, eta badoha eskaldun gaztea,
Utzirik hain zoroki bere etxe maithea,
Hartan bizi izan zen urus orduraino,
Egin zukeien berdin aitzinat oraino.

VI
Xortea etxatua da: behar da partitu,
Baitezpada hau baita nahi aberastu:
Handi ditu xedeak, esperantzak gizen,
Helas! hauk othe zaizko ongi itzuliren!

Gero ikusiko.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 364 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/