Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Duvoisin jaunaren oroimengarriari [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (39. 1891. Iurreta) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Lopez Alen, Franzisko

Description

Titre
Duvoisin jaunaren oroimengarriari
Dokumentuan jasotako izenburua
Duvoisin jaunaren oroimengarriari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Iltzen danian erri bateko Seme bat guztiz leiala
Signature
Frantzisko Lopez Alen
Date
1891-00-00
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Liburua

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
367

Duvoisin jaunaren oroimengarriari [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Iltzen danian erri bateko
Seme bat guztiz leiala,
Iltzen danian doaiz beterik.
Astutzen ez da inola!
Baizik goitzen da aren oroitza
Maite maiterikan nola
Amak aurrari nai dion gisa,
Intza soroak bezala,
Txoriyak bere arbola eta
Nekazariyak etxola.

II
Nik nai dizutan gauza donkitu
Ez da urrez estalia,
Ez da koroia arri fina dun
Aberats dizdizaria,
Nere gogoak eskeingo dizu
Malkoaren itz eztia,
Saminak senti duben antziya,
Pake santu naigarria,
Ume zurtz batek egingo luken
Bezin kantatxo tristia.

III
Baina... ez! zaude! askotan negar
Barrenak eginagatik,
Askotan ere penak berekin
Atsegin dauka nazturik,
Bestela nola mundua igaro?
Begira baga tartetik
Marinel gisa gaixoak nola
Eriotzaren ondotik
Ikusten duben odoi urdina
Bendabalaren atzetik!

IV
Ez gininduke penak ainbeste
Menderatuko lurrean,
Gure bizitza balitz loreak
Izaten diran moduan;
A!... zergatikan sartzen danian
Lore bat igarturikan
Badakagu, bai, beste bat ura
Bezin ona sarjindikan,
Bainan gizon bat iltzen danean
Guztiz ernea... Inondikan!

V
Gaur edo bigar diyotenean
Euskal erriko kondairak
Adiarazten asirik bere
Seme argien doaiak,
Ta diranenan arkitzen gero
Beste gizaldi berriak,
Ta banaturik lurretik gaurko
Bizirik gauden guziak,
Duvoisin zein zan jakinduko du
Beti euskaldun erriak!

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 367 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/