Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Izkinozua eta zozua : guduya euskeragatik [Bertsoa]

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (39. 1891. Iurreta) Idatzizkoa

Description

Titre
Izkinozua eta zozua : guduya euskeragatik
Dokumentuan jasotako izenburua
Izkinozua eta zozua : guduya euskeragatik
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Putzu zuluan zebilelarik Jostatzen izkinozua
Date
1891-00-00
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
378

Izkinozua eta zozua : guduya euskeragatik [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Putzu zuluan zebilelarik
Jostatzen izkinozua,
Azkar zitzaion sasitik jetxi
Bere albora zozua,
Ta ikusirik galdetu ziyon,
Zer zabiltz emen zorua?
Ez nuben uste zinanikan zu
Onen pisti inozua.

II
Ni inozua izanagatik
Ez dizut zuri zorrikan,
Izkinozua naiz, ta ez daukat
Zozo txarren bildurrikan
Ez nazazula ni aserretu,
Zoazkit azkar ortikan,
Bestela zure buru txar orrek
Ez du izango otzikan.

III
Zozua naiz, ta ez nau beinere
Izkinozuak izutu,
Ez eta ere berriketakin
Ikaratu ta kuskurtu,
Uste al dezu bildur gaitzetik
Naizela inoiz kutsutu?
Bada zozorik izkinozuak
Deusekin ez du mututu.

IV
Borrokaturik biyak ziraden
Putzu zulora erori,
Non itorikan bukatu zuten
Beren aserre txar ori.
Ispilu ona agertzen digu
Ipuitxo onek danori,
Jakin dezagun bear ez dala
Gerrarik jarri inori.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 378 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/