Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Ama euskara eta bere umiak [Bertsoa] / Felipe Casal

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (41. 1893. Azpeitia) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Casal, Felipe

Description

Titre
Ama euskara eta bere umiak
Dokumentuan jasotako izenburua
Ama euskara eta bere umiak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ama, gaitzen bat aldu Barrunen sentitzen?
Signature
Felipe Casal
Date
1893-00-00
Bertso kopurua
11
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
387

Ama euskara eta bere umiak [Bertsoa] / Felipe Casal

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Umiak:

Ama, gaitzen bat aldu
Barrunen sentitzen?
Triste daguela gaur
Zaigu iruditzen.

II
Amak:

Ez, umiak, oraindik
Ain gaizki arkitzen
Ez naiz, bainan laguntza
Dizutet eskatzen.

III
Umiak:

Umiak emen gaude
Beti laguntzeko,
Eta gure biyotzak
Zuri emateko.

IV
Amak:

Ni ere emen nago
Zubek maitatzeko,
Eta beso artian
Danak laztantzeko.

V
Umiak:

Zuri gaitz egin naian
Dabiltza etsaiak,
Bainan ernai gaude gu
Zaitutzen guztiyak.

VI
Amak:

Elkhartasun onean
Zazpi Probintziyak
Urra bear ditugu
Oien txarkeriyak.

VII
Umiak:

Gure aurreko aiek
Denak baturikan,
Ezagutu etzuten
Inoiz bildurrikan.

VIII
Amak:

Ala da, eta segi
Aien bidetikan,
Ez dediyen aztutzat
Geldi legerikan.

IX
Umiak:

Ama, egingo degu
Alegin guztiyak
Galtzeratu bainan len
Naiz utzi biziya.

X
Amak:

Umiak, arrazoiak
Du indar aundiya,
Ta Jainkoak egingo
Digu ekadoiya.

XI
Umiak:

Orai erregutzeko
Gure Jainkoari,
Bear degu guztiyak
Belauniko jarri,
Bai ere kontu egin
Ama! euskarari
Gure lege on eta
Oitura zarrari.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 387 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/