Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2019-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2019-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi
Izena eman genuen
etorri bertara
ta hamaikatxo saio
joan dira jada
eta moldatzen gara
ahal dugun gisara
baina jende aurrera
irten behar bada
oreka mantentzea
garrantzitsua da. (bis
I. Elortza
Niri gogor egin zait
goizeko klasea
gauza bat da arnasak
ondo orekatzea
baina espagata egin
ta ze oinazea!
Kostatu egiten zait
hartuta haizea
nola arraio altxatu
inprobisatzea? (bis)
A. Sarriegi
Espagata aipatu du
ze adibidea!
Gerrian Reflexa ta
inglean Nivea
ni ondo moldatzen naiz
ba adiskidea
jite ezberdina da
zure ta nirea:
ni lodikotea naiz
baina flexiblea. (bis)
I. Elortza
Hala ere badauzkazu
nik hainbeste urte
flexibilitateak
hainbeste entzute!
Biok gaur traturen bat
ein behar genuke:
zuretzat Nivea ta
bere ehun bertute
baina zure inglea
hartuko nizuke. (bis)
A. Sarriegi
Bertsotarako behar
nuela medio
etxetik irten nintzen
ta hona abio
baina barre egiteak
ez al du balio?
Begira gerrirrantza
honetaz ez fio
tutuak hiru buelta
ematen dizkio. (bis)
I. Elortza
Ballet terapia da
gure alternatiba
oholtzan jarduteko
“gora” eta “biba”
kamerinotan nola
zebilen begira:
irten da zortzikote
osoan erdira
ta hanka baten gainean
bueltaka ibili da. (bis)
A. Sarriegi
Baina moldatzen gara
gu biok batera
hona etorri arren
dantzari artera
irakasleak dio
“Barrara atera
ariketa guztiak
bertan egitera”
ta gu ohituta gaude
barran egotera. (bis)
I. Elortza
Barra sarri izana
bai gure hurrean
ispilua eginaz
besteen barrean
orain aldatu dugu
geure beharrean
ta laister gara Aitor
lagunen aurrean
hanka barra gainean
burua lurrean. (bis)