Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Ezin esan ematen
ez didanik minik
zure ondoan beti
ezin alde eginik
zureak likidoak
dirala jakinik
maite dituzunekin
ez det zereginik.
U. Agirre
Gu ondoan gaudela
badakigu jakin
ta nere salda hoiek
sarritan irakin
gu ezagunak gera
bi bixkiak bezin
beti ziztatzen nauzu
baina elkartu ezin.
M. Lujanbio
Soilik egiten degu
elkarrekin hitza
baino egun eta gau
gertuan gabiltza
labana behintzat ni naiz
funtzio anitza
kutxareana berriz
ze bizi murritza!
U. Agirre
Hemen nabil mahaiean
bai jai ta bai aste
zopa eta pureak
babarrun ta beste
baina etortzen badira
goilararen eske
funtzio gehiago´re
eduki nitzazke.
M. Lujanbio
Badezu bai funtzio
gehiagon beharra
beti sumatzen zaitut
zu geldi xamarra
ta goxo hurreratzen
banaiz ttirri-ttarra
beti hor azaltzen da
tenedoretzarra.
U. Agirre
Orain hitz egin nahi det
nik zure hizkuntza
pate bat dagoenean
badaukazu funtsa
baina okelarekin
ze txarra ze hutsa
beti ondoan zaude
ta beti kamutsa.
M. Lujanbio
Kamustea izaten da
denboraren ordain
gaur arte lana egin
izan det behar lain
txuleta ta okelak
ziren lehen nere gain
tofu ebakitzea
tokatzen zait orain.
U. Agirre
Tofuak ere badu
hainbeste bertute
hau aldatzen baitoa
urterikan urte
elkartzeko plater bat
behar degu guk´e
igual Basque Culinaryn
aterako dute.
M. Lujanbio
Basque Culinaryn ez da
hainbeste ematen
nahiz berritzaile fama
bastante daukaten
gu hainbeste urtetan
mahaiaren gain baten
ta etxekoak beti
eskuekin jaten.
U. Agirre
“Basque Culinary” esan
sartu zait ikara
hemen ere ondoan
kararikan kara
baina hemen ematen du
erremintak hara!
Kutxarak labana ta
labanak kutxara.