Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-04-05 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Manu Goiogana, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-04-05 Beasain Jaialdia
Conducteur/trice
Goikoetxea, Ekaitz
Bertsolaris / Auteurs
Goiogana, Manu
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Larunbat gaua da. Taberna batean, luzaroan begiradarekin jolasean aritu ondoren, Manu eta biok elkarrekin hizketan hasi zarete. Biok gero eta gusturago. Bat-batean, Manu gehixeago hurbildu eta gerritik heldu dizunean, bere zakilaren erekzioa nabaritu eta lotsatu egin zara, Manuk zurea nabarituko duelakoan

Description

Air
Orioko balearena
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-04-05 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Manu Goiogana, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Desira sentitzea
nahiz ez den pekatu
orain nere burua
ezin det barkatu
gerria hurbildu ta
ia sua sartu
pasa, pasa atzera
distantzi bat hartu. (bis)

M. Goiogana
Ez ziran ba hain txarrak
genitun jardunak
ta kezkatu egin nau
zure erantzunak
distantzia hartzeko
esan dit lagunak
izutu al zaitu ba
sumatu duzunak? (bis)

M. Lujanbio
Ez, zu kalte zaitzake
lehenbiziko printzak
gerri mugimenduak
ez baitira hitzak
riñoneran patrikak
gerrin darabiltzat
ta patrika barruan
kartera ta giltzak. (bis)

M. Goiogana
Ta kartera ez zaizu
patrikan kabitzen
jende gehiegi ez da
horrela aritzen
hizketan pozik negon
hurbiltzen, hurbiltzen…
ta bapatean ez dut
ezer entenditzen. (bis)

M. Lujanbio
Entenditzeko ere
ez dago beharrik
ni bero nago baina
lotsatu xamarrik
zu gogo eta gorputz
falta ez indarrik
hurbildu al zaitezke
goitikan bakarrik? (bis)

M. Goiogana
Zuk gertuan nahi nauzu
gertu, baina aparte
hori ez dut ulertu
sekula gaur arte
zure borondatea
neretzako kalte
besoak luzatuta
proba genezake. (bis)

M. Lujanbio
Besoak luzatuta
bai ederra dala!
Lasai gu hurbilduko
gera berehala.
Zerbait esan behar diot
despistatuz hala:
inork esan al dizu
guapoa zerala? (bis)

M. Goiogana
Hori entzun orduko
jarri naiz perezan
nahiz ta berez ez nagon
esaldiakin kexan
hori esan behar zenuen
alde egin zenezan
eta zuri ordea
ez dakit zer esan. (bis)

M. Lujanbio
Ederra naizela da
esan litekeena
badudala azala
sexurako sena.
Nere etxera gonbidau
behar zaitut hurrena
argia itzalita
izango da dena. (bis)

M. Goiogana
Beraz egongo gara
elkarren gerizan
horrenbeste denbora
ni zure peskisan.
Itzalita guztia
zuk nahi duzun gisan
ni ez naiz izu eta
zu ere ez izu izan. (bis)