Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-05-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Txaber Altube, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-05-03 Abadiño Jaialdia
Conducteur/trice
Galarza, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Altube, Txaber
Bizkarra, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maiatzaren Bata da. Txaber langile gaztea kalera irtengo zara aldarrikapenak oihukatzera. Zure aita, Aitor, animatu nahi duzu. Baina aita ez dago gogotsu, arraro dago.

Description

Air
Oraindik hango oihartzun hots bat
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-05-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Txaber Altube, Aitor Bizkarra

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


T. Altube
Zuk be sufritu ohi duzu aita
kapitalaren enbata
kalera goaz zu eta biak
beraz azkar jantzi jaka.
Egun handia dugu gaurkoan
gure Maiatzaren Bata
eta ez zaite etxean egon
borroka eguna da ta.

A. Bizkarra
Borroka eguna behinola izan zen
ta egunak zenbat bertute!
High Marketeko plazan Chicagon
martiriek ze jardute!
Ordea egun sindikatuek
iruditxo baten truke
“Borroka Egun” izandakoa
desfile bihurtu dute.

T. Altube
Akordu zehatz eta zuzenez
betea duzu despentsa
Chicago hortan egin zuten behin
eskubideen defentsa
baina gaurkoa desfile denik
ez, ez ezazu aita pentsa
oraindik ere sufritzen dugu
burgesiaren ofentsa.

A. Bizkarra
Klase ertainen egun bihurtu da
High Marketetik honaino
ofentsa hori zure azalean
hain sentitzen duzu ñaño!
Jakin ezazu egun hau ez da
europar zuriena ño!
Europarantza itsaso erdian
hiltzen direnena baino.

T. Altube
Ba ni ez behintzat horiek dauden
klase hortatik atara
klasemediak bere egina
egina duela hara!
Ba aurten ere behean gaudenak
indartsu irtengo gara
Zein da ba aita gure bidea
expropiatzea ez bada?

A. Bizkarra
Zuen jaia ta zuen borroka
zuen gaztetxeen txantxa
geopolitika beitu behar da
Txina hor doa gorantza.
Zu irten zara baina ezjakin
orain badaukat zalantza
Europa ere ez ote doan
laster naufragiorantza.

T. Altube
Ba ni kideez fidatuko naiz
ta eskutik ebatuta
kaleak bete eingo ditugu
gora langile burruka!
Europa antza ikusten duzu
erdia naufragatuta
ta zuk horixe bermatzen duzu
telebistan geratuta.

A. Bizkarra
Ni telebistan gelditzen naiz bai
eta barrutik samintzen
gazte nintzela kaleetara
behinola atera nintzen
gure Europa edo haiena
eraldatzen ere hasi zen
kalean zaude baina zabiltza
nire aurrezkitik bizitzen.

T. Altube
Zure aurrezkia, zure etxea
zure jana ta butaka
eta nik berriz eskeintzen dizut
nigaz hartzea pankarta
gure klasean urtetan zehar
borrokan bizi gara ta
bihar ta etzi berriz izango
dira Maiatzaren Bata.

A. Bizkarra
“Maiatzan Bata egunero da”
arkatza daukat kamutsa
nik egunero idazten baitut
egia hau laneruntza.
Begiratzen dut zuek gazteok
darabilzuen gorputza
pankarta hori borroka bat da
ala estetika hutsa?