Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
On. Enbeita
Sarrera ordaindu dogu
filma ikusteko
alperrik ordaindua
batekoz besteko
bakarrik etortea
neban nik hobeto
ona zagoz gizona
gabaz ibilteko!
U. Iturriaga
Aspaldi ez nintzela
zinemara joaten
zer proiektetan dabe
demonio FANTen?
Bateko erraiak ta
gultzurrunak jaten...
ordu laurden nahiko da
harategi baten.
On. Enbeita
Zure ironia da
igual larregia
ikusi orduko lehen
argi beilegia
urten dozu kanpora
malkotan begia.
Jakingo duzu baina
ez dala egia?
U. Iturriaga
Egia ez da baina
bai bada benetan
monstruo ta zonbia
baino ez dago bueltan
nahiko asetuta gagoz
biok zonbietan
gure seme-alabekin
domeka goizetan.
On. Enbeita
Batzutan horren gordin
horren astakirten!
Film romantikoetan
mar-mar ta ekiten
ta gaur ez dozu gura
inor ikusi hilten
ez da erreza zuri
gustoa egiten.
U. Iturriaga
Beti euki dot burua
espezial bezela
baina uste dot hau nik
zinea ez dela:
motozerra bategaz
hiltzen dabizela
ta zu imajinetan
hori ni nazela.
On. Enbeita
Ezin nozu imajinau
ni hori gorpuzten
ez al nozu andra bat
masala ikusten?
Gure harremanean
irauten irauten…
Bihar goazen berriro
bertsoak entzuten.
U. Iturriaga
Zinea ezin tragau ta
bertsoak ganetik
andra zuk ni atara
nahi nozu onetik
espektakuloa dau
gaur langaren behetik
Esteso ta Pajares
joan zirenetik.