Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia
Conducteur/trice
Loinaz, Uxue
Bertsolaris / Auteurs
Azpiroz Iztueta, Asier
Labaka Mayoz, Ane
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Inguru hauetan etxebizitza pila ari dira eraikitzen eta bitartean etxe huts asko dago. Zuek, bi herritar, kezkatuta zaudete.

Description

Air
Egun lanerat abiatu zait
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Azpiroz
Erreka ixkina bete ziguten
pixkanaka-pixkanaka
hura bete ta gero etorri zan
Zabaletako aldapa
etxe berriak egin ta egin
puskatu digute marka.
Bete gabeak baldin badaude
zentzurik ba ote dauka?

A. Labaka
Hainbeste daude bete gabeak
ta iruditzen zait grabe
nahiz ta gazteek josten dituzten
elkarrekin hainbat sare
okupatzea ere bide bat
zalantza daukat hala’re
berriak nola eraiki diren
lehen zeudenak bete gabe?

A. Azpiroz
Agerikoa kontraesana
baino ez degu ikusten
herri askotan akats berdina
eta ez degu ikasten.
Hutsik daudenak bete ezkero
baietz irten irabazten
baina hori egin ezkero
inor ez da aberasten.

A. Labaka
Pobreari eman beharko zaio
ta aberatsari kendu.
Zabaletako kasu zehatza
nahiko nuke nabarmendu:
nahiz ta indarra jarriz horretan
auzo-giroa mantendu
gaur egun jada Donostiako
luzapen bat ematen du.

A. Azpiroz
Etxeik pagatu ezin dutenen
taldea zaigu ugaldu
uste det kontu hontan aspaldi
gendula iparra galdu.
Hori gutxi ez ta hipoteka
patu ezin duna bialdu
eta gainera etxe hoi bera
gero garestio saldu.

A. Labaka
Garestiago saldu daiteke
karterak zenbat ezuste!
Pobrea izan ta horregatik
gogor hartuko zaituzte.
Alternatibak egon badaude
baina zenbat buruhauste!
Hutsik den hori okupatzean
babestuko al gaituzte?