Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-07-07 Lesaka Jaialdia
Conducteur/trice
Sanjurjo, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Illarregi, Joanes
Txoperena, Maddi Ane
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikote izan zineten gaztetxotan. Gaur, Maddi Ane, Joanesek lagun eskaera egin dizu Facebook-en. Berehala onartu duzu

Description

Air
Behin batean Loiolan III
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.A. Txoperena
Izan zinen Joanes
nere argi printza
baina azken urteetan
urruti gabiltza.
Ai nola aldatzen den
ai gure bizitza!
Esaidazu maitea
zer moduz zabiltza? (bis)

J. Illarregi
Esakera bidali
niona emeki
segunduan baietza
eman dit ederki.
Nola egia esan
beharra den beti:
orain hain gaizki ere ez
baino lehen hobeki. (bis)

M.A. Txoperena
Egiten genituen
irri ta algara
baina gero harremana
aldatu zen hara!
Nahiz eta galdetzeak
nei eman ikara:
harremana uzteaz
damutu al zara? (bis)

J. Illarregi
Hasieran bikote
horren amestia!
Baina bukatu eta
ze malaostia!
Neretzako antzeko
behar luke guztia
perfilan dut zu eta
nere argazkia. (bis)

M.A. Txoperena
Ongi pasatzen ginen
zu ta biok maisu
baina garaiak beti
aldatzen dira aizu!
Argazkiei nik ere
egin diet kasu
lehenagoko itxura
berdina daukazu. (bis)

J. Illarregi
Harremana bai baina
ni ez naiz eskastu
Facebookean pantailan
Ia-ia nahastu.
Gelditu nahi al duzu
gaur gauean juxtu?
Zure etxeko bidea
ez zait-eta ahaztu. (bis)

M.A. Txoperena
Nahiz ta tartea hartu
duzun oroitzeko
barkatu ni oain nago
lehen baino hobeto
baina ez nago gustora
Facebooka tarteko
ta gelditu gaitezen
kafe bat hartzeko. (bis)

J. Illarregi
Beraz zuk ez didazu
emana plantoa
nolako aldrebesa
jarduna gaurkoa!
Tori emotikono bat
muxu betekoa
ta gero emango dizut
bat benetakoa. (bis)