Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-09-01 Plentzia Jaialdia
Conducteur/trice
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolaris / Auteurs
Lazkoz, Eneko
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Miarritzeko hotel handi bateko logela garbitzaileak zarete. G-7a dela eta, bertan egon dira munduko agintariak. Logelak garbitzen hasi zarete. Trump senar-emazteen logela duzue zain.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Hemen hiru egunez
nola diren jardun
gure aberasteko
bidea demagun
has gaitezen bilatzen
biok gau ta egun
ia trapu zikinik
aurki dezakegun. (bis)

E. Lazkoz
Trapu zikinen bila
dinbi eta danba
ea aurkitzen dugun
garbiaren langa.
Trumptarren gelan sartu
iritsi da txanda
baina ez dago lanik
zikina joan da. (bis)

J. Uria
Baina hemen bada zerbait
papel baten punta
igual diskurtso bat da
ez dena arrunta
begiratzen hasi naiz
hasi eta buka
“Eskerrik asko” bat du
baina tatxatuta. (bis)

E. Lazkoz
Ta zuk papertxo hori
hartu duzunean
kaka bila segi dut
pixka’t urrunean
nahiz ta peluka zela
neukan garunean
Trumpen ileak daude
hemen komunean. (bis)

J. Uria
Arrazoi komunera
jarriz gero adi
ia-ia irudi
lezake mirari
komunean ileak
nahiz izan ugari
dena ez zaio erori
artaburuari. (bis)

E. Lazkoz
Oraindik mantentzen du
bere ile fina
baina lehen ere esan dut
da tipo zikina
kaka hemen utzi du
ta usainak mina
ipurditik bota du
ahotik adina. (bis)

J. Uria
Hortaz hizketan hasi
ta zer konpromezu!
Komun zulotik behera
begira zaude zu
ahotik ta atzetik
Eneko ze mezu!
Bere diskurtsogile
izan zaitezke zu. (bis)

E. Lazkoz
Ez haren ondoan ni
naiz tipo normala
utziko al dugu gela
zegoen bezala?
Ireki leihoak ta
goazen aibala!
Itsasoko haizeak
garbitu dezala. (bis)