Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-09-27 Loiu Jaialdia
Conducteur/trice
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bartra, bilbotarra zara eta Loiun lasai bizi nahian etxe bat hartu duzu. Urmael batean dago etxea eta han inguruko igelek ez dizute lo egiten uzten. Josu alkatearengana (Etxahun) joan zara.

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Lehen hona etortzen nintzen
aldian-aldian
baina orain zer dagoen
etxe atarian!
Begi zulo parea
nire aurpegian
isiltasun gehiago
dago Bilbo erdian. (bis)

E. Lekue
Kapitaletik hona
indartsu-indartsu
ez ete da etorri
pertsonaje lartsu?
Igelen zaratagaz
kejetan zara zu
ta despertadorana
gustatu eingo jatzu. (bis)

O. Bartra
Baina igelak dira
egunean hamalau
eta jada ezin dut
gehiago aguantau.
Konpondu behar didazu
nire egora hau.
Josu eta ezin al dira
igelak fumigau? (bis)

E. Lekue
Bide txarrean zabiz
nik dinotzut garbi
ta etorkizunean
ibil zaitez argi
auzoko batek jarri
behar dauz ehun ardi
ta beste auzokoak
ei dakaz oilar bi. (bis)

O. Bartra
Ba ezin dut bizi izan
herrian horrela
egingo dutelako
zarata itzela
egin behar duzu lege
edo erregela
disekauak bakarrik
ekarri ahal direla. (bis)

E. Lekue
Baina hemen piztiekaz
bizi da jentea
ta urtenbide bila
gogor alkatea.
Urtenbide bat badau
Oihana maitea:
maletak egin eta
Bilbora joatea. (bis)

O. Bartra
Ezin dizkizut eman
holan arrazoiak
gustuko ditut eta
zuen bazter-lohiak
onartu nahi dituzu
abere kabroiak
eta herritik bota
ni lako arratoiak. (bis)

E. Lekue
Nago harridurarik
ezin erretira
kapitaleko jente
raroa da tira!
Egunean bostehun abioi
jira eta bira
ta igelen zaratagaz
kejau eiten dira. (bis)