Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-10-05 Tafalla Berezia
Conducteur/trice
Sarriugarte, Danele
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek bizilagunak zarete eta normalean ez duzue askorik hitz egiten elkarrekin. Gaur bata bestearen alboan tokatu zarete Nortasun Agiria, DNIa, berritzen.

Description

Air
Mundu hau uzten bazun
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Kontestuak badauka
nahikoa botere
edukazio, lege
arau ta ABD
hurbildu zara ia
konpromisu mende
ta irriparre txiki bat
irten zaizu trebe.
Berritu egin zaizu
nortasuna ere.

U. Alberdi
Leku ilun hauetan
sentitzen naiz erkin
atera nahi digute
haientzat etekin.
Ze poza elkartu izana
gaur hemen zurekin
berriketan hasi naiz
ekin eta ekin
nerbiosa jartzen naiz
poliziarekin.

A. Martin
Polizien beldurra
ezin dut deskriba
on ta gaizki egiten
dutelako kriba
gainera lasaitzeko
deus esan ezin ba!
Susmagarriak jartzen
gara jarriz ginda
kale berean bizi
garela jakinda.

U. Alberdi
Eskatu dizkidate
hamar mila datu
ta hatz erakuslea
beherantza paratu
“Berriro ipini ezazu”
esan dit “Barkatu”
ta gero ze beirazun
ta gero ze tratu!
Zuri ez dizu horren
gaizki begiratu.

A. Martin
Nik kamuflatzeko dut
nigan talentua
ta kontrol kontuetan
dut eskarmentua
beti aukeratzen dut
ongi momentua
naiz jatorra, zintzoa
eta diskretua
irripar egitea
baita sekretua.

U. Alberdi
Beraz zuk irriparrez
eginaz agurra
uxatu dezakezu
barneko beldurra.
Nik ezin hala egin
ez diot gezurra
nahiz ezpainak tiratuz
erakutsi apurra
ezin disimulatu
euskaldun sudurra.

A. Martin
Euskaldun sudurrekin
gabiltza antsika
disimuloan hasi
nahian karraxika
baina behintzat aztertu
ohi dutenez pinta
gure aldekoa da
geopolitika
behintzat azal txuri bat
daukagu jantzita.

U. Alberdi
Hori esan didazu
listuari trago
ez bainaiz konturatu
gaur arte lehenago
gure ondoan andre
azal beltz bat dago
hari bai begiratu
diote arraro
eta du beldurtzeko
motibo gehiago.

A. Martin
Bera ohiko den arren
hemen da arraro
beti muga pasatu
edo ez igaro
eta gu biak urruti
geundenak zeharo
ta hitza egin gabeak
batera luzaro
izan behar genuke
bizilagunago.

U. Alberdi
Gaur biluztu ditugu
azal eta larru
polizien aurrean
horren kakanarru
aldatu zaizkigunak
gaur hainbat esparru
baina ez gara aldatu
mami eta barru
saludatuko zaitut
hamar urte barru.