Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia
Conducteur/trice
Suarez, Oier
Ugarte, Marta
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Onintza
Lujanbio, Maialen
Sujet proposé
Harriak zarete. Onintza, ume palestinar batek eskutan duen harria zara eta, zu, Maialen, soldadu israeldar batek botatik atera berri duen harri-txintxarra
Gaiari oharrak
(harri bana ematen diete eskura)

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Ez da paketsu ez da lasaia
israeldarren aroa.
Harri bat hegan beste harri bat
handik eta hona doa.
Harri-txintxar bat nik oin azpian
ta horra doakit gogoa
zauri txikia baina jarraia
ez al den okerragoa…

On. Enbeita
Hau da guretzat ezin hil eta
gero bertan hil beharra
ez naiz umea ez naiz heldua
ez naiz ona ez naiz txarra.
Kasualitatez sortu nintzenez
ai ni naiz palestinarra!
Ta harri bat da munduak eman
didan aukera bakarra.

M. Lujanbio
Ta nik munduan dena dut alde
horixe da zure pena
nere tankeak, nere armada
ta nere CAFeko trena.
Ta hala ere harri gogorra
zait bai palestinarrena:
herri txikia herri ahula
baina erauzi ezin dena.

On. Enbeita
Ahultasunik ez zazu bila
pertsona erorietan
uste ez arren zutitu egin
litezke ta gogor bueltan.
Egon nahi nuke nik une oro
zure ametsgaiztoetan
baina bakarrik kabitu neike
zure militar botetan.

M. Lujanbio
Fusilari “klak” egindakoak
nere azkazalen dizdira
ondo bizi naiz, aberatsa naiz
badut nahikoa guztira.
Gerra amaitzea ez da helburu
luzatu egin behar da, tira!
Bien bitarte tripa haundiak
aberasten ari dira.

On. Enbeita
Egoten gara Palestinatik
mundu guztira begira
baina etortzen diren keinuak
ez dira hainbeste, tira!
Harri bat dago tanketen kontra
begira mundu guztira
nire bizitzak ez du balio
baina gehiago badira.

M. Lujanbio
Israeldarra izan zaitezke
zergatik ez hori hauta?
Hobe biziko zinake askoz
ta ez hola apartauta
erropaz pobre harria eskuan
palestinarraren mauka
poesia alde daukazu baina
kainoiak dauzkazu aurka.

On. Enbeita
Eta zer egin behar du bada
ezin duenak gehiago?
Famili erdi zeruan daukat
esperantza urrunago.
Poesiarik? Ez, David berez
hila delakoan nago
baina zu ere ez zara igual
beti Goliath izango.