Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia
Conducteur/trice
Paya, Xabi
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
1934koa zen Jon Lopategi eta bera ume-ume izanda tokatu zitzaion, hiru urterekin, Gernikako bonbardaketa. Hiru urterekin Muxikan beldurtuta erabaki zuten trenbide azpiko estolda zulo batean egotea egun eta erdian. Eraman gaitzazu une horretara

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Hegazti batzuk zeozer jaurtiz
hortxe dabiltza alegre
hiru urteko mutiko neskak
ezkutatu gara trebe.
Oraindik ez dut gaitasun asko
hogei berba ditut nere
baina halere iruditzen zait
ez logika ta ez lege
hau ez nukeela konprenituko
berba denak jakinda ere. (bis)


Eta zarata, dardara ostean
nolako isiltasuna!
Geldirik dago, blokeaturik
mundu hurbil nahiz urruna
ta hiru urte dituen batek
bizitzan zenbat fortuna.
Hemen ari naiz bazterrik bazter
bai ezker ta bai eskuma
Non ote dabiltz aita ta ama
aitita eta amuma?

Egun ta erdi hemen zuloan
arnastuaz ikaratik
arrano hoiek noiz alde egingo
ote duten Gernikatik.
Ta bizi banaiz nere patua
zein izango den badakit
nahiz ta haunditzen joango naizen
eta heltzen horregatik
memoria bat eraiki behar
puska hautsi hauetatik. (bis)