Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Markesaren alaba [Bertsoa] / Sebero Iturrino

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Iturrino, Sebero

Description

Titre
Markesaren alaba
Dokumentuan jasotako izenburua
Markesaren alaba
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zeruak eta lurrak egin zituana
Signature
Iturrinok jarriak
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
15
Bertso dokumentu mota
Bertso-papera
Description physique
1 orri

Content

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Original

Publication renseignement

Date de publication / empreinte
1960-00-00

Markesaren alaba [Bertsoa] / Sebero Iturrino

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Bertso-papera  Argitalpen data:  1960-00-00 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zeruak eta lurrak
egin zituana
memoriya argitzera
atoz neregana,
esperantza badaukat
zerorrek emana
kunplituko dedala
desio dedana.

Markes baten alaba
interesatua
mariñeruarekin
enamoratua,
deskubritu gaberik
bere sekretua
amoriyua zeukan
barrena sartua.

Egun siñalia zan
goguan artzeko
esan ziyola aren
etxera juateko,
-deseo dedan itz au
manifestatzeko
zurekin Antonio,
nago izateko.

-Zer esaten didazu
Juanita itz ori,
tentatzen ai zerala
trazak badirudi,
etzait zure gradurik
tokatutzen neri,
ez burlarikan egin
mariñeruari.

Iduki dezakezu
ongi sinistua
aspaldiyan neguala
zutaz gustatua,
etzaitut nik utziko
desanparatua,
ala egiten dizut
gaur juramentua.

Ala disponiturik
jarri ziran biyak
kartaz entenditzeko
elkarren berriyak,
formalidadiakin
jartzeko egiyak,
bañan etziran lo egon
amaren begiyak.

Amaren maleziya
korreora juan ta
Antonio iltzala
egin zuan karta,
Juanitaren tristura
maitia, esan ta
engañatua bestek
gezur bat esanta.

Amak esaten dio
-Juanita neria,
galdu da diotenez
Antonio Maria,
nik billatuko dizut
beste bat obia
mayorazgo interes
askoren jabia.

Denbora kunpliturik
galaya abiyan
zer pasatu ote zan
aren memoriyan,
kartarik artu gabe
juan dan aspaldiyan,
inozente sartu zan
jayo zan erriyan.

Au da lendabiziko
ark esan zuana:
-Zer da musikarekin
onratzen dutena?
-Markesaren alaba
kalian barrena
esposario zala
ark biar zuena.

Desmayaturik egin
zuen ordu bete
gero nobiya eske
itz bi egin arte,
inguratu zitzaion
makiña bat jende,
bigarren ordurako
il zan derrepente.

Gaba pasatu eta
urrengo goizian
entierrua zuben
bigarren klasian,
markesaren alaba
guziyen atzian:
zer pena izango zan
aren biyotzian.

Penarekin lerturik
Antonio il zan,
akonpañatu zuen
Juanitak elizan,
maitasuna baziyon
esan dedan gisan,
geroztikan etzuen
osasunik izan.

Erremedia bazei
sentimentu ori
bitarteko bat jarri
Jesus maiteari,
oraziyo egiñaz
Birjiña Amari
zeruan gerta dedin
Antonio Mari.

Alkarren konpañian
guk ere nai degu,
Birjiña, egiezu
Jaunari erregu,
Kristau guziyogatik
baldin albazendu,
Iturrinok orrela
desiratutzen du.

Markesaren alaba [Bertsoa] / Sebero Iturrino

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Bertso-papera  Argitalpen data:  1960-00-00 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001228.tif

xdz5_btx_001228.tif

Document