Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-02-01 Pasaia Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Onintza
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue?

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Ze garbo eta ze kaña
Onintza beti barreka.
Pazientzia handikoa
lasaitasuna kolpeka.
Neska alaia, neska zabala
alaitasunez beteta.
Ez dakizue zenbat beneno
dudan barruan gordeta.

A. Martin
Pozoina senda liteke
antzemanez gero garaiz.
Ni berriz harro bezela
ere hartu ohi naute maiz
neure lekuan ta horren tinko
horren izotz, horren harkaitz.
Baina egia aitortzekotan
flan deskonstruitu bat naiz.

On. Enbeita
“Beti dabil besteei
sentipenak eragiten.
Honek horrenbeste gizon
baietz izan irakiten
aukeran hartu, aukeran bota
larru-aldi ta bizipen”.
Baina ederto ikasi dut ja
bakarrik ere egiten.

A. Martin
Zertarako pintatzen da?
Ta beti ezpainak karminez
ta beti konbinatuta
ta begiekin urdinez
ta beti ziur eta txaposa
artikulutan mitinez.
Ni egunero nago seguru
baina gauza desberdinez.

On. Enbeita
Takoiak ta koloreak
nun dago bada problema?
Ile kolorea fuera!
Zein ote zuen azkena?
Itxura baten ikusi leike
konplexurik ez duena.
Ikusezina ez izateko
estrategia da dena.

A. Martin
Ze iritzi, ze jarrera
ze aldarte politikaz?
Hitz eginda pertsonalki
alde gogor zein politaz.
Baina aspaldi nazkatu nintzen
epaiaz eta kritikaz
ta aspaldi ez zait asko inporta
ze esango duzuen nitaz.

On. Enbeita
Inori kasu ez egin
ta bizi leike hobeto
baina begi asko daude
denei ihes egiteko
nik Alaiari esaten diot
ahal dudanero “Ederto!”
Nik horrelaxe maite dudala
ta inoiz ez aldatzeko.

A. Martin
Ta Onintza ze energia
mikroan zenbat botere!
Nahi duena defendatzen
beti sendo, beti trebe.
Eskerrik asko Onintza badut
zuregan behar beste fede
eta ondoan izango nauzu
aldatzen bazara ere.