Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-03-01 Andoain Jaialdia
Conducteur/trice
Ormaetxea, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Hezkuntza publikoan lan egiten duzun irakaslea zara. Kurtsoa joan eta kurtsoak etorri, gero eta haur etorkin gehiago datoz zuen eskolara eta era berean baita zure gelara ere. Nahiko erreta zabiltza, Nerea. Ez da gauza erraza klasearen erritmoa eraman nahi izatea eta era berean ikasle berrien irakaspenak egunean eramatea, arazo linguistikoa dela edota emozionalak direla tarteko. Gaur klaustroko bilera izan duzue eta koordinatzaileak Halil izeneko mutiko sahararra datorrela esan du zuen eskolara eta gelaren bat behar duela. Isiltasuna. Eta nahiz eta erreta egon, bat-batean “nik neuk hartuko dut” esan duzu Nerea.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza B
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskola hauetan errepikatu
ohi da hamaika eszena
eta multzora gehitu ohi digute
beti norbait datorrena.
Ez da ikusten euren motxilan
dakarten poza zein pena
ez nago ados, baina etor bedi
hau gure gelan barrena
sistemarena baita problema
ta noski ez Halilena. (bis)

Egia esan nahiz gehiengoak
ez daukan batere garbi
gehiengoantzat nahiz egoera
geratzen den nahiko handi
hiru-lau ordu euskal refortzu
goikoentzat da ugari
baina aldaketak behar ditugu
ez al da bistan nabari?
Inklusioa deitzen diogu
guztiak pilatzeari. (bis)

Iruditzen zait datorrenantzat
dela egoera krudela
gelakoek’e hartzen dituzte
bitxo raroak direla
pentsatuz edo ez dutelako
beraiek duten nibela
ba guztiontzat irekiko det
nik neronen ikasgela
ta ahal dedana egin beharko det
orain artean bezela. (bis)